Araztegi-lokatzak jasotako lurzoruaren analisi toxikologikoa zizare eta landareak erabiliz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-12-2020
Erik Urionabarrenetxea
Nerea Garcia-Velasco
Patxi Beraza Marta Sánchez Urtzi Izagirre
Beñat Zaldibar
Manu Soto

Laburpena

Urtetik urtera areagotzen diren giza populazioak eta jarduera industrialak zabortegi, isuri-puntu eta betetze guneen emendioa eragin du. Zabortegi horien artean, 48046-00181 kodearekin, «17-zabortegia» dago, Gernika-Lumon kokatua (43°19’28,9”N 2°40’30,9”W.). Zabortegi horretan, Gernikako araztegiko arazketa-lokatzak isuri izan ziren ongarri gisa urteetan zehar; eta, horrela, Gernikako industrian sortutako hainbat kutsatzaile (metal astunak, PAHak, pestizidak, etab.) bertan lurperatu ziren. Isurketaren eraginez gehien kaltetutako espezieen artean, azpimarratzekoak dira landareak eta zizareak edo antzeko lurzoruko ornogabeak; batez ere, berorien eta lurzoru-matrizearen arteko kontaktu estuagatik. Testuinguru horretan, lan honen helburua da lokatz horien isurketak eragindako efektuen ebaluazio bat gauzatzea, lurzoruari beste erabilera bat emate aldera; eta, horretarako, zabalki ezagunak diren test estandarizatu eta biomarkatzaileak erabiliko dira: organismo (uraza eta zizare), denbora (3, 7, 28 eta 56 egunera) eta konplexutasun biologiko desberdinetan (zelula-mailatik populazio-mailara arte). Besteak beste, OECD-204 (toxikotasun akutuaren testa), OECD-222 (ugalketa-testa) eta kaltzeina AM bideragarritasun-testak aplikatu ziren Eisenia fetida zizarean, paraleloki, Lactuca sativa landareetan ernetze- eta elongazio-testak gauzatu ziren heinean. Azterketa toxikologikoen ostean, kontrolarekiko desberdintasun esanguratsuak ikusi ziren: erauzitako zelomozito kantitatean, bideragarritasun zelularrean, ehunetan metatutako metal-kontzentrazioetan, hazkuntza-parametroetan (pisu-galeran) eta ugalketa-parametroetan, kutsatzaileek lurzoru biotan eragindako afekzioa berretsiz. L. sativa espeziarekin egindako frogetan, aldiz, ez zen desberdintasun nabarmenik preziatu talde esperimentalen artean.

Abstract 312 | PDF Downloads 247

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

araztegi lokatzak, metal astunak, ekotoxikologia, Eisenia fetida, Lactuca sativa, biomarkatzaileak, test estandarrak

Atala
Ale Arrunta