Forma-memoria poliuretano biobateragarriak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Plastikoak gero eta gehiago erabiltzen diren materialak dira biomedikuntzaren arloan, baina beharrezkoa da material horiek arlo honetako zenbait kasutan erabiltzeko biobateragarriak izatea. Horren ondorioz, ezinbesteko erronka da plastiko biobateragarrien garapena. Poliuretanoak oso konposatu erabiliak dira, dituzten aldakortasun eta aplikazio ugariei esker. Horien artean, forma-memoria duten poliuretanoak daude. Horiek estimulu baten aurrean forma aldatzeko gaitasuna dute, eta, horrela, erabilgarriak izan daitezke beste polimero batzuekin lortu ezin diren aplikazioetan. Bestalde, garrantzitsua da materialen biobateragarritasuna eta toxikotasuna ezagutzea eta aztertzea, kutsadura murrizteko helburuarekin. Izan ere, gaur egun, oraindik garapen handia falta da ingurumena kaltetzen ez duten materialen sintesian. Lan honetan, biobateragarriak diren forma-memoria poliuretanoetan sakonduko da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Poliuretanoak, Forma-memoria polimeroak, biobateragarritasuna, toxizitatea
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.