Ingurune aberastuak nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoaren ondoriozko portaera kalteak berreskuratzen ditu C57BL/6J sagu helduetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 03-05-2021
Leire Lekunberri
Irantzu Rico-Barrio Maitane Serrano Izaskun Elezgarai Nagore Puente Itziar Bonilla-Del Río Ilazki Anaut-Lusar Inmaculada Gerrikagoitia Pedro Grandes

Laburpena

Alkohola (EtOH) munduan gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa da eta nerabezaroko alkoholaren kontsumo intentsiboa geroz eta ohikoagoa da. Adin tarte horretan burmuina garatzen ari da eta hainbat garun-atal zaurgarriagoak dira neurotoxikoen kalteen aurrean; hipokanpoa eta garuntxoa, esaterako. Ingurune aberastuak (IAk), aldaketa molekular, anatomiko zein funtzionalak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan eta alkoholaren ondorioz helduaro goiztiarreko saguek galdutako portaera gaitasunen berreskurapena sustatzen du. Hala ere, IAk eragindako efektu mesedegarri horiek epe luzerago batean mantentzen diren aztertzeke dago. Ikerketa honen helburuak hurrengoak dira: nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoak helduaroan eragiten dituen portaera aldaketak ikertzea eta parametro hauetan IAk izan ditzakeen onurak aztertzea. Horretarako, C57BL/6J sagu arrei nerabezaroko 4 astetan zehar (p32-p56) alkohol edo ur tratamendua eman zaie. Ondoren, helduaro goiztiarrean (p56-p90) animaliak abstinentzia egoeran mantendu dira eta helduaroan (p90-p104) saguen kumaldi erdia IAko baldintzetan jarri da 2 astez. Abstinentzia tarte horren azken egunetan portaera probak burutu dira: eremu irekiaren proba, antsietate maila neurtzeko; objektu berrien ezagutze proba, ezagutze oroimenerako; objektuen kokaleku berriaren ezagutze proba, oroimen espazialerako eta oreka proba, oreka eta koordinazio motorrerako. Alkohol taldeko saguek bereizketa indize baxuagoak erakutsi dituzte bai ezagutze oroimen proban baita oroimen espazialean ere, alkohol kontsumoaren ondoriozko narriadura kognitibo adierazgarria iradokiz. Antzeko emaitzak behatu dira oreka proban ere, non alkohol taldeko saguek (EtOH) oreka eta koordinazio motorra kaltetuta erakutsi duten. Interesgarriki, animaliak IAko baldintzapean jartzean objektuak eta kokalekuak bereizteko gaitasuna berreskuratzen dute eta oreka eta koordinazio maila hobetzen dute helduaroan, kontrol taldekoen (H2O) antzeko balioetaraino. IAk alkoholaren ondoriozko helduaroko efektu kaltegarriak leheneratzeko gaitasuna duela erakutsi du.
Abstract 262 | PDF Downloads 213

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

alkohol-kontsumoa, ingurune aberastua, kognizioa, hipokanpoa, garuntxoa, terapia

Atala
Ale Arrunta