Hiri-hondakinen balorizazioa digestio anaerobioaren bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Iratxe Vallejo Eva Epelde Maite Artetxe

Laburpena

Urtez urte mundu-mailan ekoizturiko hiri-hondakin solidoen (HHS) kantitatea handituz doa. Beraz, gaur egun hiri-hondakinen kudeaketa egokia gizartearen erronka nagusietarikoa da. Halaber, erregai fosilen erabilerak ingurumenean eragindako kalteak nabarmenak dira. Horrez gaiz, jakina da energia-iturri hau agortzen ari dela. Digestio anaerobioa (DA) hiri-hondakinak kudeatzeko erabiltzen den metodoa da, eta energia berriztagarri gisa hartzen da; izan ere, hiri-hondakinetatik energia-iturria (biogasa) ekoizten da. Lan honetan, hiri-hondakinen zati organikoaren balioztapenerako DAren metodoa aztertuko da. Lehendabizi, hondakin solidoen arazoa eta haiek balioztatzeko aukera desberdinak aztertuko dira. Ondoren, DAren oinarriak zehaztuko dira, eta udal-hondakinen DA prozesuko lau etapak aztertu. Amaitzeko, operazio-baldintzek eta digestio-sistema desberdinek duten eragina aztertuko da.

Abstract 283 | PDF Downloads 275

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Digestio anaerobioa, hiri-hondakin solidoak, biogasa, kudeaketa-metodoak

Atala
Ale Arrunta