Landare eta arrainen ekoizpen jasangarrirako akuaponia sistema baten garapena Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiliz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua api 30, 2021
Maite Arregi Beñat Subinas Oier Elissalt Oihane Arrieta Leire Oreja Maria Jose Barriola Ainara Saralegi

Laburpena

Akuaponia akuikultura eta hidroponiaren konbinaketaren bidez arrainak zein landareak ekoizteko birzirkulazio-sistema bat da, non bakterio nitrifikatzaileek arrainek iraitzitako hondakin metabolikoak landareentzat ezinbertzekoak diren mantenugai bihurtzen dituzten. Akuikultura zein hidroponia sistema konbentzionalekin alderatuta, akuaponia sistemak ingurumen-inpaktu zein uraren erabilera murritzagoa aurkezten du. Hala eta guztiz ere, akuaponia sistemak arrain-irinarekiko daukan menpekotasuna nabarmentzekoa da. Hori dela eta, lan honetan, Tenebrio molitor (TM) intsektu espeziearen larbak arrainen dietan proportzio ezberdinetan gehitu dira (% 0, % 25 eta % 50), honek arrain-irina ordezkatzeko duen gaitasuna zehazteko ortzadar-amuarrainez (Oncorhynchus mykiss) eta letxugez (Lactuca sativa) osaturiko akuaponia sistema batean. Horretarako, dieta ezberdinekin elikaturiko akuaponia sistemetan uraren propietate fisiko-kimikoak (tenperatura, pHa, eroankortasun elektrikoa, eta nitrogeno konposatuen kontzentrazioa) eta ortzadar-amuarrainen zein letxugen hazkuntza ebaluatu dira. Uraren parametroei dagokienez, nahiz eta parametro batzuk maila optimoa gainditu, ez dute amuarrainen zein letxugen hazkuntzan eragin, sistema oro har orekan mantendu baita. Aipatzekoa da TM larbak gehitu ez diren tangetan letxugen hazkuntza handiagoa izan dela, baina TM larbak % 25ean gehitu direnean amuarrainen hazkuntzan hobekuntza nabarmen bat ikusi dela, eta horrela, egiaztatu da TM espeziearen larbek arrain-irinean oinarritutako pentsua ordezkatzeko duten ahalmena.

Abstract 209 | PDF Downloads 155

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

akuaponia, akuikultura, hidroponia, Tenebrio molitor, ekonomia zirkularra

Atala
Ale Arrunta