Olefina arinen ekoizpena: egungo egoera eta aurreikuspenak

Eva Epelde, Zuria Tabernilla, Unai Iriarte, Irene Sierra

Laburpena


Olefina arinak (bereziki, etilenoa eta propilenoa) industria petrokimikoko oinarrizko lehengaiak dira eta poliolefinak (polietilenoa eta polipropilenoa) ekoizteko erabiltzen dira nagusiki. Gaur egun, olefinen eskaria handitzen doa, etilenoaren eskariak % 3-5 urteko igoera aurkeztuz, eta propilenoak aldiz, % 5-7koa. Etilenoaren eskaria bermatuta dago etanoaren ur-lurrun bidezko cracking termiko (SC) prozesuaren bitartez, baina propilenoaren eskaria betetzeko, ohiko prozesuek (SC eta cracking katalitikoa ohantze fluidizatuan (FCC)) eskaintzen duten hautakortasuna hobetu beharra dago. Gainera, industria mailan ezarritako teknologiek erregai fosilen menpekotasun eta energia kontsumo handia dute. Beraz, ohiko teknologiak hobetzea eta iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten prozesuak garatzea dira gaur egungo findegiaren eta industria petrokimikoaren erronka nagusienak. Lan honetan, lehendabizi olefina arinen erabilerak eta hauen eskaria mundu mailan aztertzen dira. Jarraian ohiko teknologiak deskribatzen dira (iturri fosiletik abiatuz) eta azkenik, bestelako teknologia berriztagarriak aurkezten dira, biomasaren eta hondakinen balorizazioan oinarritzen direnak.


Gako-hitzak


olefina arinak; etilenoa; propilenoa; ohiko teknologiak; iturri berriztagarriak

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus