Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 30-04-2021
Ibon Barrio Ugidos Josu Mirena Igartua Aldamiz

Laburpena

Oinezkoentzako inguruneetan, metroetako pasabideetan edo merkataritza-guneetan esaterako, jende ugari pilatzen da. Ibiltarien segurtasuna arriskuan ipintzen du horrek, bereziki larrialdi-egoeretan. Ondorioz, oinezkoen dinamika aztertzeak berebiziko garrantzia dauka. Lan honetan jendetzaren dinamika modelizatzen duen ereduetako bat landu da, giza indarraren eredua alegia. Besteak beste, eredu horren formulazio matematikoa, aplikagarritasun-esparruak, mugak eta datu esperimentalekiko erlazioa aztertu dira. Gainera, eredu horren bitartez irteera bakarreko gela baten ebakuazioa aztertu da, ibiltarien hustutze prozesuan oztopoek nola eragiten duten ikusteko. Ate ondoan ezaugarri bereziak dituen horma edo zutabe bat kokatzeak irtete-denbora murrizten duela egiaztatu da, oztopoek oinezkoen fluxua ordenatzen dutelako. Bestalde, horma luze baten ordez zutabeen edo horma txikien ilara bat eratu daiteke emaitzak are gehiago hobetzeko.

Abstract 320 | PDF Downloads 243

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Giza indarraren eredua, Larrialdi-egoerak, Oinezkoak

Atala
Ale Arrunta