Geometria konplexuko pieza baten mekanizazio-estrategiak CAM bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-05-2021

Laburpena

Honako lan honetan belaun-protesiko osagarrien fabrikazioa azaltzen da CO2 hozgarri kriogenikoa erabiliz. Osagarrien konplexutasuna dela eta, beharrezkoa da 5-ardatzen interpolazioa gauzatzea fresaketa-eragiketetan. Gainazalen konplexutasun horrek eta materialaren (titanioaren) mekanizagarritasun baxuak mekanizazio-erronka berriak sortzen dituzte. Kasu honetan, osagarrien fabrikaziorako erabilitako mekanizazio-estrategiak eta mekanizazio-aldagaiak deskribatzen dira. Gainera, mekanizazioan ager daitezkeen talkak saihesteko, egiaztatze birtuala erabili da. Horrez gain, hozketa faktore garrantzitsu bat da osagai medikoen garbitasuneko beharrizanei dagokienez. Ohiko hozte-teknikak CO2 hozgarri kriogenikoarekin ordeztu dira.

Abstract 139 | PDF Downloads 106

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Belaun-protesia, fresaketa eragiketa, mekanizazioa, 5-ardatz, hozketa, titanioa

Atala
Ale Arrunta