ARRAKASTA programa: babes-sistematik ateratzen diren gazteek unibertsitate-ikasketak aukera-berdintasunean egiteko giltza

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 15-12-2021
Joana Miguelena Paulí Dávila Luisma Naya Joxe Garmendia

Laburpena

Hamabost urtetan bete beharreko Garapen Iraunkorreko Helburuak markatu dizkigu Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak; haietako bat, hezkuntza. Hezkuntzak guztiontzako eskubide bat izan behar du, kalitatezkoa, inklusiboa, bidezkoa eta etengabe ikaskuntzarako aukerak eskaintzen dituena. Artikulu honek hezkuntzari lotutako garapen iraunkorreko helburua azaltzen du; zehazki, helburu horren hirugarren erronkari helduko dio, hezkuntza-eskubidean eta goi mailako hezkuntzari dagokion aukera-berdintasunean sakonduz. Horretarako, UPV/EHUk arrakasta akademikoa lortzeko bultzatutako Arrakasta programa aitzindaria erabiliko dugu eredu gisa. Programa horrek haur eta nerabeen babeserako eta gizarte-inklusiorako sistemen barruan dauden gazteek unibertsitatean sartzeko eta goi mailako ikasketak arrakastaz bukatzeko aukera izateko baldintzak sortzen ditu. Artikulu honetan, programa hori martxan jartzeko prozesua, garapena eta bertan parte hartzen duten ikasleen pertzepzioak jasotzen dira. Parte-hartzaileen lehen pertzepzioek argi uzten dute beren goi mailako ikasketen «blindatzea» baino haratago doala programa; izan ere, itxaropenak sortzen ditu, babes-sisteman artatutako haur eta nerabeen eta agenteren ikuspegi, itxaropen eta zerumugak aldatzen ditu, eta, garrantzitsuena, hezkuntza inklusiboa eta aukera-berdintasuna bermatzen ditu.

Abstract 121 | PDF Downloads 30

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hezkuntza, Hezkuntza Eskubidea, Kalitatezko Hezkuntza, Hezkuntza inklusiboa, aukera-berdintasuna

Atala
Ale Berezia