8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-10-2021
Aitor Bengoetxea Alkorta
Enekoitz Etxezarreta Etxarri

Laburpena

Garapen Iraunkorrerako 8. Helburuak (GIH) aski ezagunak diren kontzeptu sozioekonomiko sakonen alde egiten du, guztiontzako sustatu nahian hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa eta lan duina. Artikulu honetan, kontzeptu nagusi horien irakurketa egiten saiatu gara, lau atal desberdinduz: hazkunde ekonomiko jarraitua, enplegua eta lana, enplegu betea, eta lan duina. Gure balorazioa oso kritikoa izan da. Hazkunde ekonomiko jarraituari dagokionez, paradigma klasikoan mugitzen da, Barne Produktu Gordinaren eta per capita errentaren inguruan. Tresna horiekin nekez birbideratuko da egungo eredu ekonomiko suntsitzailea ekonomia jasangarri baterantz eta nekez ezabatuko da pobrezia, helburuak dioen moduan. Per capita errenta neurtzaile oso mugatua da: ez du balio desberdintasunak eta pobrezia neurtzeko. Per capita errentaren alternatiba gisa, Giza Garapearen Indizea proposatuko genuke, baina 8. GIHak ez du aintzat hartu. Enplegu beteari dagokionez, egungo eredu liberala aldatu ezean, enplegua esparru ekonomikoko faktore produktiboa izanik oinarrizko giza eskubide bat baino gehiago, nekez joko dugu enplegu beterantz: kontrako norabidean goaz. Lan duina helburu desiragarria da, baina, langileen lan-baldintzak merkatu-logikaren barruan erabakitzen diren bitartean, ez dugu lan duinik lortuko, historiak aski argi erakutsi digun bezala. Azken finean, GIHen enplegu- eta lan-helburuak ondo idatzita daude, baina haien aldeko borondate politiko irmorik eta horren tamainako neurri juridikorik ez dugu ikusten.

Abstract 233 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

8. GIHa, hazkunde ekonomiko jarraitua, barne-produktu gordina, per capita errenta, giza garapenaren indizea, enplegu betea, lan duina, justizia soziala

Atala
Ale Berezia