Gaur egungo hidrogeno-ekoizpena: metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-04-2021
Ane Gondra
Maialen Araneta Jose Miguel Campillo-Robles

Laburpena

Gure gizartean, gero eta garrantzi handiagoa duen energia-iturria da hidrogenoa. Ekoizpen-teknika guztien artean, metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea da erabiliena. Prozesua honako urrats hauetan oinarritzen da: gas naturalaren garbiketa, beroketa-prozesua, labe erreformatzailea, ur-lurrunaren bihurketa eta hidrogenoaren bereizketa; horien artean, labe erreformatzailea da elementurik garrantzitsuena. Dena den, teknika honek hainbat erronka ditu, isuritako CO2-ari, katalizatzaileen diseinuari eta energia-kontsumoari lotutakoak. Dokumentu honetan, metanoaren lurrun-bidezko erreformatze-prozesuaren deskribapen orokorra aurkezten da, errekuntza-ganberaren, katalizatzaileen, eraginkortasun termikoaren eta labe erreformatzailearen modelizazioaren nondik norakoak azalduz.

Abstract 256 | PDF Downloads 169

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hidrogeno-ekoizpena, ur-lurrunaren bidezko erreformatzea, metanoa, labea, eraginkortasun termikoa, modelizazioa

Atala
Ale Arrunta