Misio kritikorako MCPTT zerbitzuaren integrazioa 5G-NFV ertzeko konexio-sare batean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-03-2021
Javier López-Cuadrado Bego Blanco Elisa Jimeno Miguel Catalán-Cid Eneko Atxutegi

Laburpena

5G teknologiaren helburu handienetako bat da egungo komunikazio-ekosistema hobetzea. Helburu hori lortzeko, etorkizun handiko irtenbidea da ertzeko konexio-sareen erabilpena, batez ere misio kritikoko zerbitzuak erabiltzen direnean, ertzeko konexio-sareek konputazio-mailan eta komunikazio-trukeari dagokion abiaduran ekartzen dituzten garapenak baliatu ahal izatean. Testu hau MCPTT zerbitzuan ardaztuko da; hau da, gaur egungo larrialdi-talde koordinatuei ahots-komunikazio klasikoa eskaintzen dion horretan. MCPTT zerbitzua 5G ekosisteman integratzearen erronka nagusiak zerikusia du horren funtzionamenduaren orkestrazioarekin, hain zuzen ere MCPTT zerbitzuak sareko azpiegitura beste hainbat zerbitzu eta sareko operadorerekin partekatu behar baitu. Artikulu honetan, software bidez definitutako sare-funtzioak eta sare-funtzioak birtualizatzeko estandar teknologikoak konbinatzen dituen arkitektura bat proposatzen da, 5G estandarrarekin bat datorrena. Ertzeko cluster batean, slicing sareko arkitekturaren birtualizazio-mekanismoa erabiliz, MCPTT zerbitzua nola hedatu den ere azaltzen da. Zehazki, MCPTT sareko funtzio birtuala osatzen duten unitateak deskribatzen dira. Bestalde, sistema osoaren orkestrazioa alertak arintzeko modulu batekin batera lan egiten duen monitorizazio-sistema batean oinarritzen da. Monitorizazio-sistemak zerbitzuaren eragiketarekin, baliabideen erabilerarekin edota irrati bidezko sarbidearen operazioarekin zerikusia duten hainbat parametro jaso eta biltzen ditu denbora errealean, eta, irakurritako balioen arabera, bi alerta mota eman ditzake: batetik, baliabide birtualei dagozkienak bereizten dira, eta, bestetik, irrati-baliabideei eragiten dietenak. Azkenik, MCPTT zerbitzua hedatu ondoren lortutako emaitzak ere aurkezten dira. Horretarako, lehenik eta behin, zerbitzuaren funtzionamendua dinamikoki doitzeko erabili diren monitorizazio-metrikak deskribatzen dira, eta, jarraian, sistemaren probak gauzatzeko zehaztutako agertokiak aurkezten dira. Emaitzen arabera, sistemak agertokietako eskaerei espero bezala erantzuten diela eta bere funtzionamendua dinamikoki ondo egokitzen duela frogatu da.

Abstract 302 | PDF Downloads 207

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

MCPTT zerbitzua, 5G sareak, sare-funtzioen birtualizazioa, orkestazioa

Atala
Ale Arrunta