Diabetesa gaixotasun inflamatorio gisa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-05-2021
AMAIA ALQUIZA
LEYRE ECHEAZARRA
MONICA GALLEGO OSCAR CASIS

Laburpena

Diabetesa gaixotasun kronikoa da, prebalentzia handikoa, zeinetan pankreak ez duen behar adina intsulina sortzen edo organismoak sortzen duen intsulina ez duen eraginkortasunez erabiltzen. Kontrolatu gabeko diabetesaren ondorioa hipergluzemia da, denborarekin organo eta sistema asko larriki kaltetzen dituena, nerbioak eta odol-hodiak batez ere. 2 motako diabetesa (DT2) diabetes motarik ohikoena da, non ehunek ez dioten intsulinari eraginkortasunez erantzuten. Egoera horri intsulinarekiko erresistentzia deritzo. Obesitatea, munduko asaldura metabolikorik ohikoena da, eta DT2 garatzeko arrisku-faktore nagusienetako bat. Obesitatea diabetesarekin lotzen duten mekanismoak oraindik argi ez badaude ere, azken urteotan hanturak indarra hartu du funtsezko faktore gisa. Paziente diabetikoek zitokina proinflamatorioen maila altuak dituzte, eta horrek gradu baxuko hantura kroniko orokortua eragiten du, gantz-ehunean sortzen duena. Hantura kroniko horrek alterazioak eragiten ditu intsulinaren seinaleztapen-jauzian eta, ondorioz, intsulinarekiko erresistentzia eta hipergluzemia dakar. Gaur egungo tratamenduaren helburu nagusia gluzemia normalizatzea da, farmako hipogluzemiatzaileen bidez. Hala ere, sistema immunearen modulazioak, TNF-α eta IL-b bezalako zitokinen blokeoaren bidez, medikamentuak garatzeko aukera berri interesgarriak irekitzen ditu.

Abstract 279 | PDF Downloads 228

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Diabetesa, intsulina, hantura, obesitatea

Atala
Ale Arrunta