Lurzoru kutsatuen karakterizazio intentsiboa in vivo eta in silico fokatzeak erabiliz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-07-2021
Erik Urionabarrenetxea
Nerea Garcia-Velasco
Beñat Zaldibar
Urtzi Izagirre
Manu Soto

Laburpena

Azken hamarkadatako jarduera antropikoak ekosistemetan desorekak sortzen hasiak dira. Horrela, abeltzaintzak, nekazaritzak eta aktibitate industrialek pestizida eta metalekin kutsaturiko lurzoruen proportzioa emendarazi dute. Kutsatzaileen presentziak, lurzoruetan bizi diren organismoak eta beraz, lurzoruak eskaintzen dituen Zerbitzu Ekosistemikoak erasatea ekarri dezake, arrisku ebaluazio egokien beharra eskatuz. In silico modeloak, kutsatzaile baten aplikazio osteko ingurumen kontzentrazioak aurreikusteko tresna egokiak dira, substantzien arrisku ebaluazioan eta erregulazioan lagun dezaketenak. Bestetik, kutsatzaileak lurzoruan duten inpaktua ebaluatze aldera, osasunaren paradigma ikuspuntua; hots, medio naturalak inter-erlazionatutako konpartimentu gisa ulertzen dituena, hedatzen hasi da komunitate zientifikoaren baitan. Era honetan, kutsatzaileek lurzoru organimoengan eragindako efektu toxikologikoen neurketak (in vivo test-ak eta biomarkatzaileak erabiltzen dituztenak) omen handia irabazi dute ingurumenaren osasuna ebaluatzerako orduan. Lan honetan, kutsatutako lurzoruak ebaluatzeko ikuspuntu, teknika, software, gidalerro eta test ezberdinak aurkezten dira; lurzoru ebaluazio integral bat burutzeko beharrezkoak direnak.

Abstract 204 | PDF Downloads 147

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Kutsatutako lurrak, ecohealth, in silico modeloak, ekotoxikologia, lurzoru organismoak

Atala
Ale Arrunta