Sare metal-organikoetan oinarritutako farmakoen liberazio sistemak: biomolekulak atxikitzeko funtzionalizazio-estrategiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-07-2021
Leire Celaya Azcoaga Arkaitz Fidalgo-Marijuan Roberto Fernández de Luis

Laburpena

Sare metal-organikoetan (MoF, metal-organic framework, ingelesez) oinarritutako farmakoen liberazio kontrolaturako erabiltzen diren sistemak (DDS, drug delivery system, ingelesez) orain arte erabilitako sistema tradizionalek aurkezten dituzten mugak gainditzeko gai dira. Izan ere, haien izaera hibridoa dela eta, bai sistema ez-organiko bai organiko tradizionalek aurkezten dituzten abantailak batzeko gai dira, eta haien desabantailak murrizten dituzte. Lan honetan, DDSak sortzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak azaldu eta gero, MoF sareek DDS gisa erabiltzeko aurkezten dituzten ezaugarri nabarmenenak aipatuko dira. Azkenik, MoF egituretan biomolekulen atxikipen eta/ edo askapen kontrolatua lortzeko erabiltzen diren bost funtzionalizazio-estrategia nagusiak aztertuko dira.

Abstract 296 | PDF Downloads 233

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

konposatu metal-organikoak, farmakoen liberazio sistemak, liberazio zuzendua, funtzionalizazioa, biomaterialak

Atala
Ale Arrunta