Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-11-2021
Juan Luis Osa
Idoia Ruiz de Apodaca Olatz Martínez Amaia Mendoza
Gurutz Mondragon
Cristina Peña-Rodriguez

Laburpena

Munduan zehar ibaien estuarioetan muskuilu-haztegiek izandako zabalkuntzak irtenbide zaila duen milioika tona maskor hondakin sortzen ditu. Bestalde, Nazio Batuek eta Europar Batasunak bultzatutako garapen iraunkorrerako helburuek (GIH) elikagaien ekoizpen jasangarria bultzatzeaz gain, hondakinen kudeaketa egokia exijitzen du, material eta produktuen bizitza zikloa aztertzera behartuz eta berrerabilpena lehenetsiz. Lan honek kontserba-industriak sortutako muskuilu-maskor azpi-produktua granailaketan eta hondar-zurrustako garbiketa-prozesuetan urratzaile gisa erabiltzea proposatzen da. Urratzaileen ezaugarri nagusietako bat hauskortasuna da, horrek baldintzatzen baitu urratzailearen portaera hondar-zurrusta prozesuan. Maskor-hondarra lortzeko pausoak maskorren garbiketa, ehoketa eta baheketa prozesuek osatzen dute. Lan honen helburua muskuilu-maskorren hauskortasuna bi ikuspuntutatik aztertzea da: garbiketa-prozesuaren eragina eta ohiko urratzaile batekin (granatea) hauskortasunaren konparaketa. Muskuilu-maskorren hauskortasunaren karakterizazioak urratzaile gisa duten portaera aurreikusi eta aplikazio egokiak definitzea ahalbidetzen du. Emaitzek nabarmenki erakutsi dute maskorrek granateak baino lau aldiz hauskortasun txikiagoa duela. Ezaugarri interesgarri horrek ziklo itxian lan egiten duen hondarraren bizitza luzatzea dakar eta aplikazio berriari hondar-zurrustan etorkizun oparoa aurreikusten dio.

Abstract 285 | PDF Downloads 171

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
Atala