Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-10-2021
Jule Urbieta Galarraga Sonia Garcia de Madinabeitia Aratz Beranoaguirre de Miguel
José Ignacio Gil Ibarguchi

Laburpena

Cala meategia Ossa-Morena Zonaldean (OMZ) kokatzen da, Iberiar Mazizoaren hego-mendebaldean. Hango mineralizazioa nahiko konplexua denez, az- ken urteotan asko eztabaidatu da horren inguruan, baina berriki egin diren ikerketa- lanen arabera, mineralizazioaren zati bat bertan azaleratzen den skarn kaltziko bate- kin erlazionatuta dagoela interpretatu da. Lan honetan skarn-eko granateak datatu dira U-Pb sistema eta LA-ICP-MS metodoaren bidez. Mineral horiek primarioak direnez, metasomatismoa datatzea ere posible izan da skarna bera ere datatuz. Lortutako emai- tzen arabera skarna duela 335 ± 1 Ma sortu zela ondorioztatu da. Granate kaltzikoen (Gros52-59Andr40-44) konposizio kimikoa nahiko homogeneoa da, batez ere elementu nagusiak aztertzean, eta aztarna elementuen zein REE-en kontzentrazioak zonazio oso ahula erakusten dute, batik bat elementu tribalenteetan. Honenbestez, granate hauen so- rreran sistemako P-T baldintzak nahiko konstante mantendu zirela ondorioztatu da.

Abstract 227 | PDF Downloads 203

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Skarn, granate, mikrozunda elektroniko, LA-ICP-MS

Atala
Ale Arrunta