Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko Study of the usefulness of Raman spectroscopy to quantify food dyes

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-01-2022
Iñaki Vázquez de la Fuente Nagore Prieto-Taboada
Miren Ostra-Beldarrain
Juan Manuel Madariaga

Laburpena

Raman espektroskopia metodo analitiko ez-suntsikorra da, aurre-tratamendurik behar izan gabe laginak analizatzea ahalbidetzen duena. Teknika honek eskaintzen dituen abantailak kontuan hartuz, lan honetan teknika honek elikagai-koloratzaileak analizatu eta kuantifikatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu dira, industria-mailan teknikak izan dezakeen erabilgarritasuna ikertzeko asmoz. Lehenik eta behin, bi laser ezberdinekin (785 eta 532 nm) elikaduran ohikoak diren zenbait konposatu eta koloratzaileren datu-basea egin da, Raman seinale egokia duten koloratzaileak identifikatzen lagundu duena. Horren ondoren, analisi kuantitatiboa egiteko, aldagai bakarreko erregresio lineala eta minimo karratu partzialen erregresioa (Partial Least Squares Regression, PLS) erabili dira Raman seinalea kontzentrazioarekin erlazionatzeko. Emaitza positiboak lortu dira, batez ere E133 koloratzailearentzat, zeren eta analito honentzat lortutako kuantifikazio-muga (LoQ) koloratzaile honentzat Europar Batasunak ezarritako gehieneko kontzentrazioaren (200 mg/kg) azpitik baitago. Azkenik, kalibrazioa hobetzeko aukera aztertu da, Gainazalak Anplifikaturiko Raman Espektroskopia erabiliz (Surface Enhanced Raman Spectroscopy, SERS). kasu honetan seinaleen intentsitatea handitu bada ere, ez da aurkitu seinalearen intentsitatearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio linealik. Hori guztia kontuan hartuta, Raman espektroskopiaren bidezko koloratzaileen analisi kuantitatibora egindako hurbilketa egokia izan da, literaturan jasotako emaitzak hobetuz. Beraz, lan hau etorkizuneko ikerketetarako oinarritzat erabil daiteke, koloratzaileak lagin-tratamendurik gabe modu azkar eta merkean analizatzeko.

Abstract 233 | PDF Downloads 160

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Raman espektroskopia, analisi kuantitatiboa, kimiometria, koloratzaileak, E133

Atala
Ale Arrunta