Unibertsitate iraunkorragoaren alde: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako hondakinen kudeaketaren azterketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 14-02-2022
Naiara Rojo Ainara Saralegi Jon Alvarez

Laburpena

Unibertsitateak gizarte-aldaketaren eragiletzat hartzen dira eta, ondorioz, zeregin garrantzitsua dute ezagutza, ikerketa, berrikuntza, garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea sortzen eta zabaltzen, etengabeko konpromisoa erakutsiz garapen jasangarriarekin. Honela, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk), bere gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-politika planak eta praktikak, gizartearentzat eredugarri izan daitezen zehazten ditu, “Garapen Iraunkorrerako EHUagenda 2030” dokumentuan, esaterako. Bertan, garapen iraunkorreko 17 helburuen eta oparotasun ekonomikoa, gizarteratzea eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko 169 helmugen inguruko gogoeta sakona egiten da, ibilbide-orritzat hartuz eta Unibertsitatearen lana planetaren erronka handienekin lerrokatuz. Aldi berean, UPV/EHUk, Campus Bizia Lab ekimenarekin, aipatu berri diren alderdiak indartu nahi ditu unibertsitate komunitatearen artean (irakasle, ikertzaile, zerbitzu eta administrazio langile, eta ikasleriaren artean). Hori dela eta, lan honetan, Campus Bizia Lab ekimenaren barruan “EKINTZA-MURRIZTEA. Lege klasikoak berrasmatzea gure Campusaren etorkizun iraunkorrago baterako: kontsumoak eta hondakinak murrizteko ekintzak” proiektuaren baitan lortu diren emaitzak aurkezten dira. Proiektu honen helburuetariko bat Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako hiri hondakinen eta hondakin arriskutsuen sorrera aztertzea, horien kudeaketa optimizatzea, eta sorrera minimizatzea ahalbidetuko duten jarduerak planteatzea izan da. Horretarako, hondakin mota horien bilketa, erregistro eta biltegiratze prozedurak zehatz-mehatz aztertu dira, eta topatu diren akatsak edota efizientzia gutxiko alderdiak hobetu dira. Gainera, Eskolan azken 5 ikasturteetan sortutako hiri hondakin eta hondakin arriskutsuen inguruko datuak aztertu dira, emaitzen argitan hondakinen sorrera murrizten lagun dezaketen hobekuntza-ekintzak edo ideiak proposatuz eta aplikatuz, eta EHUagenda 2030 helburuekin lerrokatuz, hondakinen inguruan unibertsitate-komunitate sentsibilizatuagoa lortzeko bidean aurrera egiteko asmoz.

Abstract 83 | PDF Downloads 75

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta