Antropozenoa: "Urre koloreko iltze"-aren bila

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-01-2022
María Jesús Irabien Alejandro Cearreta Ane García-Artola Jon Gardoki

Laburpena

Antropozeno hitzak, gizakia, Holozeno Epokaren aurreko dinamika naturalak aldatzeko gai eta indar geologiko erabakigarri bihurtu den denbora tarte geologikoari egiten dio erreferentzia. 2009az geroztik, Antropozenoko lantaldea Antropozenoa ikuspegi geologikotik definitzen zentratu da, Estratigrafiari buruzko Nazioarteko Batzordeak ezarritako arauak jarraituz eta, hortaz, zer unitate kronoestratigrafikoa, beheko mugaren adina eta haren markatzaile estratigrafiko nagusiak adierazten dituzten proposamenak eginez. Erradionuklido artifizialek (137Cs, 241Am, 239Pu, 240Pu) potentzial handia eskaintzen dutela dirudi, ingurunean sinkronikoki agertzen direlako 1950 inguruko “Great Acceleration” prozesuaren ondorioz. Hala eta guztiz ere, oraindik azterketa sakonagoak behar dira denbora geologiko hau formalizatzeko behar diren irizpide estratigrafiko guztiak betetzen dituen GSSP egokia aurkitzeko. Lan honen helburua Antropozenoko lantaldearen jarduera, Antropozeno kontzeptua egituratzen duten eztabaida-elementu nagusiak eta orain arte lortutako ondorio nagusiak laburbiltzea da.

Abstract 356 | PDF Downloads 349

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Estratotipoa, erregistro geologikoa, Antropozenoaren inguruko lantaldea, erradio- nuklidoak, teknofosilak

Atala
Ale Arrunta