Jatorri naturaleko biofilmen garapena ekonomia zirkularra bultzatzeko Development of natural origin biofilms for circular economy

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-12-2022
Ane Martín Antonio Veloso-Fernández

Laburpena

Petroliotik eratorritako plastikoen produkzioa gero eta handiagoa da, bestelako materialekin konparatuz, material oso moldakorrak direlako. Hori dela eta, plastikoak aplikazio ugaritan aurki ditzakegu, adibidez, eguneroko bizitzan polibinil kloruroa taperretan daukagu edo politetrafluoroetilenoa (PTFE) medikuntzako kateterretan. Produzitzen diren plastiko guztien artean, Europar Batasunak (EBk) plastikozko mahai-tresnak, lastoak eta kotoizko makilatxoak erabilera bakarreko plastikoen (EBP) multzoan, ingelesez single use plastics (SUP), sartu zituen. Izenak adierazten duen moduan, plastiko horiek aldi batez bakarrik erabiltzen dira eta gainera kasu batzuetan horien erabilera segundo batzuetakoa da. Plastiko hauen bizitza laburra ez ezik, beste arazo batzuk dakartzate. Alde batetik, material horien produkzioa petrolio iturri ez-berriztagarritik abiatzen delako eta beste alde batetik, degradatzeko orokorrean urteak behar dituztelako. EBPak behin erabilita, gaur egun ez daukagu modu egokirik birziklatzeko, bi prozedura hauek jarraitzen direlako. Lehenengoan, zabortegietan pilatzen dira degradatzeko eta bigarrenean, errausten dira. Kasu batzuetan EBPak ez dira modu egokian zaborrera botatzen eta ondorioz gure ingurumenean bukatzen dute. Azken horrekin loturik, itsasoan aurkitzen den zaborraren %80 plastikoa da eta bertan aurkitzen den plastikozko poltsa batek adibidez, 20 urte behar ditu degradatzeko, eta edarietako lata-uztailak 450 urte. Arazo guzti horiei aurre egiteko EBPen erabilera alternatiba berriekin ordezkatu behar dira, bioplastikoengaitik alegia. Azkeneko plastiko hauek, biomasatik eskuratzen dira eta gainera petroliotik eratorritako plastikoekin alderatuta degradatzeko denbora gutxiago behar dute. Aurrekoa kontuan harturik, lan honen helburu nagusia janaria biltzen dituzten EBPen produkzioa eta erabilpena murriztean datza, horiek bioplastikoengaitik ordezkatuz. Hori lortzeko, janari estaldura bezala EBPen ordez papera erabiliko da eta honen gainean almidoi bioplastikoarekin egindako biofilmak jarriko zaizkio. Janari bilgarriek, edozein janari biltzeko egokia izan daitezen gantz, hezetasun eta ur-lurrunarekiko erresistentzia izan behar dute. Paperek berez ez dute propietate horiek erakusten eta horregatik, hesi-propietateak gehituko zaizkio biofilmetan almidoia ez ezik kaolin karga ez-organikoa gehituz.

Abstract 118 | PDF Downloads 114

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

erabilera bakarreko plastikoak, bioplastikoak, biopolimeroak, hesi-propietateak, kargak

Atala
Ale Arrunta