Polietilen Tereftalatoaren (PET) birziklapen kimikoa hidrolisiaren bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-11-2022
Asier Barredo Eva Epelde Asier Asueta Izotz Amundarain Jon Leivar

Laburpena

Polietilen tereftalato birziklatuaren (rPET) eskaera handiak ingurumenaren gaineko sentsibilizazioak eta legediak bultzatuta, kontsumitu osteko PET plastiko-hondakinen sorkuntza handiarekin batera, birziklatze-prozesu eraginkorren premia ekarri du. Birziklapen-teknologia klasikoak, birziklapen mekanikoa adibidez, ez dira eraginkorrak birziklatzen zailak diren edo birziklatzen ez diren plastikoen kasuan; hau da, geruza anitzekoak diren eta oso kutsatuta dauden hondakinen kasuan. Teknologia hauek ziklo-kopuru mugatua dute, eta despolimerizazio kimikoa, berriz, gai da jatorrizko PETetik hasierako ekoizpeneko lehengaiak ekoizteko. Testuinguru honetan, polietilen tereftalatoaren (PET) hidrolisia PET-hondakinen despolimerizaziorako estrategia jasangarria da, rPET-a birpolimerizatzeko abiapuntu gisa erabil daitekeena eta, beste despolimerizazio teknologiak ez bezala, oso kutsatuta dauden kontsumo osteko PET-hondakinen elikadurak onartzen dituena. Lan honek PET-solbolisiaren egungo egoera aztertzen du, eta bereziki PET-hidrolisiarena, bai laborategi mailan bai industria eskalan, eta haren garapenaren alderdirik garrantzitsuenak zehazten ditu.

Abstract 184 | PDF Downloads 155

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Polietilen Tereftalatoa (PET), hidrolisia, birziklapen kimikoa, solbolisia

Atala
Ale Arrunta