NdFeB iman sinterizatuen garrantzia eta haien produkzio bideak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-01-2023
Jon Perez-Arbulu

Laburpena

Gaur egungo eta etorkizuneko teknologien garapenean giltzarri dira material magnetikoak. NdFeB imanak trantsizio energetikorako material garrantzitsuak dira, sorgailu eta motor elektrikoetan erabiltzen dira eta. Tresna elektroniko askok ere, ordenagailuak edo smartphoneak adibidez, NdFeB imanak dituzte barnean. Kritikoak diren elementu kimikoak dituzten arren, lur arraroak kasu, material hauek dira gaur egun merkatu handiena duten imanak, energi produktu altuena ere baitute. Iman hauetako gehienak hauts-metalurgia bidez ekoizten dira, fase likido bitarteko sinterizazioa erabiliz. Prozesu honetan banda-galdaketa, ehoketa, orientazioa, sinterizazioa eta suberaketa dira eman beharreko pausoak puntako materialak lortzeko. Materialon bereizgarriak dira ale tamaina fina, oxigeno maila oso baxua, partikulen orientazio egokia eta mikroegitura homogeneoa.

Abstract 117 | PDF Downloads 90

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Lur arraroak, NdFeB, Imanak, Hauts-metalurgia, Sinterizazioa

Atala
Ale Arrunta