Intsektuak, etorkizuneko elikadura?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Gustavo Amores
Mailo Virto
Laburpena
2050. urterako 2.000 milioi biztanleko demografia-hazkuntza aurreikusten da. Elikagaien gaur egungo ekoizpenaren ingurumen-inpaktuek eta lortu behar diren elikagaien kantitateen igoerek alternatiba berrien beharrak areagotzen dituzte. 2018. urtean intsektuak elikagai berri gisa onartu dira Europan eta, nahiz eta gutxi ikerturiko baliabidea izan, etorkizuneko elikaduraren giltza izan daitekeela iradoki da. Horrenbestez, lan honen helburu nagusia izango da elikagai gisa onartu diren intsektu motak identifikatzea, aztertzea eta kaltegabetasun eta nutrizio alderdiei buruz hausnartzea eta sakontzea. Intsektuak nutrienteen iturri interesgarria dira, kalitate altuko proteinetan eta gantz-azido poliasegabeetan aberatsak direlako. Gainera, mineralen (esaterako, burdina, magnesioa edo zinka) eta bitaminen (A edo B taldekoak, adibidez) beharrak asetzeko iturri erakargarria dira. Era berean, aipatzekoak dira gaixotasunak ekiditeari eta osasuna sustatzeari begira, intsektuen peptido bioaktibo antioxidatzaileengatik, antihipertentsiboengatik edo antimikrobianoengatik. Teknologikoki, elikagaien industriarako ezaugarri funtzional interesgarriak dituzten konposatuak dituzte; esaterako, proteina gelifikatzaileak. Hala ere, elikagaien kaltegabetasunak kontrol handia eskatzen du kontsumitzailearen osasuna babesteko, intsektuetan aurkitzen direlako, era berean, arrisku biologikoak (mikroorganismo patogenoak, toxinak edo espora termoerresistenteak, adibidez) eta kimikoak (metal astunak, antinutrienteak, plagizidak edo dioxinak, esaterako). Nolanahi ere, funtsezkoa da ikerketan sakontzea, ikertu gabeko espezieen aniztasunagatik, bai eta nutrizioaren eta kaltegabetasunaren arloko datuen urritasunagatik.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
intsektu jangarriak, etorkizuneko elikadura, proteina-iturri alternatiboa, klima-aldaketa
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.