Esne-gazuratik eratorritako film biodegradagarriak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-12-2022
Maite Arregi Pedro Guerrero
Koro de la Caba
Alaitz Etxabide

Laburpena

Euskadiko gaztandegietan esne-gazur ugari sortzen da eta haren isurketak kalteak eragin ditzake ingurumenean. Horregatik, ikerketa honen helburua film biodegradagarriak ekoiztea da, esne-gazuraren proteina erabiliz. Elikagaien industriako bio-hondakinetatik datorren proteinan oinarritutako elikadura-ontzien bidezko irtenbide honek, hondakinen kopurua murrizteaz gain, elikagaien bizitza erabilgarria handitzea du helburu. Esne-gazuraren proteinan oinarritutako filmak sortzeko, hainbat prozesatze-metodo erabil daitezke eta, lan honetan, konpresioa aukeratu da, ekoizpen-denborak murrizteko eta prozesu iraunkorragoak sustatzeko. Filmen eraketa-prozesua optimizatu ondoren, lortutako filmen propietate fisiko-kimikoak, optikoak, mekanikoak eta hesi-propietateak aztertu dira. Horretaz gain, filmen ingurumen-inpaktuaren azterketa egin da.

Abstract 198 | PDF Downloads 161

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Esne-gazura, Azido askorbikoa, Ontziratzeko filmak

Atala
Ale Arrunta