Basalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturak

Mirari Elosegi, Arturo Apraiz

Laburpena


Basalto-plataformak egitura geologiko arras arruntak dira, basalto-kolada bakunen pilaketaz osatuta daude eta egitura zein konposizio zeharo homogeneoa erakusten dute. Agian, milioi bat kilometro kubikotik gorako bolumena izatea eta magmaren gehiengoa oso epe laburrean (< 1 Mu) azaleratzea dira basalto-plataformen ezaugarririk deigarrienak. Nahiz eta orain arte erupzio bolkaniko izugarri hauen zergatiak eta ondorioak garbi ez egon, gero eta ugariagoak dira plaka tektonikarekin eta Lur-mailako suntsipen biologiko orokorrekin nolabaiteko lotura erakusten dutela erakusten dituzten datuak. Lanaren hasieran, geologikoki bat-batekotzat har daitezkeen, erupzio hauen egitura eta ezaugarri petrologiko zein geokimikoak deskribatuko dira. Ondoren, basalto-plataformen sorrera prozesuen inguruan egun gailentzen ari diren bi ereduak deskribatuko dira, eta kontinenteen apurketa prozesuekin eta adin ezberdinetan izandako suntsipen biologiko orokorrrekin erlazionatzen dituzten datuak aipatuko dira.


Gako-hitzak


Geodinamika, basalto-plataformak

Testu osoa:

PDF


 

 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus