Oka estuarioko ur-kalitatearen hobekuntzaren lehen zantzuak saneamenduaren ondorioz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-12-2023
Izaskun Zorita Joana Larreta Ainhize Uriarte Oihana Solaun

Laburpena

Euskal Herrian, hirietako hondakin-uren isurketek eutrofizazio arriskua eta bainua hartzeko debekua eragin dituzte, bereziki Okaren estuarioaren barrualdean. Horregatik, 2015ean, hondakin-urak tratatzeko Bermeon araztegi berri bat jarri zen martxan, edukiera handiagokoa, eta 2021ean Urdaibai eskualdeko hondakin-ur ia guztiak estolderia-sistemara lotu ziren. Lan honen helburua uraren kalitatearen espazio- eta denbora-joerak saneamenduaren fase ezberdinekin zehaztea izan zen. Horretarako, mantenugaien kontzentrazioak eta aldagai ozeanografiko nagusiak hiru hilean behin neurtu ziren estuarioan zehar kokatutako hiru laginketa-puntuetan, 1995 eta 2021 bitartean. Horrez gain, 2008-2021 bainu-denboraldian, bi astetik behin, bakterio fekalak aztertu ziren estuarioko lau hondartzetan. Estuarioaren barruko laginketa-puntutik kanpo laginketa-punturaino, gradiente bat ikusten da, mantenugai guztien kontzentrazioaren batez besteko balioetan, baita oxigenoaren eta klorofilaren balioetan ere. Bestalde, saneamenduak aurrera egin ahala, estuarioko uraren kalitate fisiko-kimikoa hobetu egin dela ikus daiteke, bereziki aztertutako azken urteetan. Bainatzeko urei dagokienez, barruko hondartzak zentsu ofizialetik kendu ziren 2016. urtean, azken lau urteetan kalitate nahikoa ez erakusteagatik; baina 2021ean, hondartza horietako bat berriro sartu zen bainatzeko guneen zerrendan. Lehenengo hobekuntza-seinale horiek adierazten dute neurri zuzentzaileak eraginkorrak izaten ari direla, bai mantenugaien sargaien kudeaketan, baita kostaldeko zerbitzuen lehengoratze eta babesean ere.

Abstract 121 | PDF Downloads 90

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hondakin-urak, Araztegia, Eutrofizazioa, Bainatzeko urak, Kudeaketa, Urdaibai

Atala
Ale Arrunta