Baso-landaketen eragina ingurunean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-07-2011
Arturo Elosegi

Laburpena

Hazkunde azkarreko baso-landaketek garrantzi ekonomiko, ekologiko eta sozial handia dute Euskal Herrian. Eragin ditzaketen kalte ekologikoen inguruan asko hitz egin izan da, baina gehienetan iritzi hutsetan oinarrituta, ez datu zientifikoetan. Azken aldian hedabideek zabaldu dituzten zenbait baieztapen oker zuzentzeko asmotan, artikulu honek basogintzak ingurunean, eta bereziki ibaietan, eragin ditzakeen inpaktuak berrikusten ditu.

Atzerrian zein Euskal Herrian eginiko hainbat ikerketek argi azaldu dute basogintzak lur-galera handiak ekar ditzakeela, bereziki hemen ohikoak diren zenbait teknikaren eraginez, eta batez ere hazkunde azkarreko zuhaitzak landatzen direnean, hauek oso maiz eta sail handietan mozten baitira. Lur-galera horien eraginez, maiz hurrengo zuhaitz-belaunaldien hazkundea moteldu egiten da. Bestalde, arroaren gaineko inpaktu horiek ondorio nabarmenak dituzte ibaietan, uholdeen arriskua areagotzen baitute, uraren kalitatea eta ubidearen forma aldatu, bizidun askoren komunitateak txirotu, eta oro har, ekosistemaren funtzionamenduari eragiten baitiote. Basogintzaren baitan mozketa, pisten eraikuntza eta motzondoen erauzketa dira alde horretatik jarduerarik kaltegarrienak, eta hauen maiztasuna askoz handiagoa da hazkunde azkarreko basoetan. Gainera, baso hauek Euskal Herriko biodibertsitatea maila guztietan murriztu dute. Azkenik, nahiz eta zenbaitek esan izan duten hazkunde azkarreko basoek negutegi efektuaren aurkako eragina dutela, hau ez da oraindik frogatu, eta hain zuzen, Euskal Herritik kanpo eginiko zenbait lanek iradokitzen dute hazkunde geldoko basoak eraginkorragoak direla horretan.

Hazkunde azkarreko basoek onurak eta kalteak eragiten dituzte. Ingurunea modu egokian kudeatzekotan, ezin ditugu begiak itxi, ez onurei ez kalteei. Aitzitik, hauek ahalik eta zehazkien ezagutu behar dira, kudeaketa moldearen aldaketa txikiek eragin handia izan baitezakete inpaktuak murrizteko garaian.

Abstract 180 | PDF Downloads 193

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Baso-landaketa, ingurunea

Atala
Ale Arrunta