Polimero biodegradakorrak eta jangarriak jaki-ontzi eta bildukietarako

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-07-2011
I. Olabarrieta J. R. Sarasua

Laburpena

Plastikozko ontzi eta bildukiak gero eta gehiago erabiltzen dira janariak babestu eta txukun aurkezteko. Erabili eta botatzekoak dira edo, bestela, erabilgarri irauten duten denbora oso laburra izaten da. Nolanahi ere, gehienetan lurzoruan amaitzen dute zabor gisa. Plastikoek beste materialek baino toki gehiago bete ohi dute zabortegietan eta, ia inolako aldaketarik jasan gabe bertan denbora oso luzez (zenbait hamarkada) irauten dutenez, degradaezintzat ditugu. Hondakinak gero eta ugariagoak dira eta haiek pilatzeko zabortegien ahalmena murriztuz doa. Hala, ontzi eta bildukietako plastikozko zaborren kudeaketa arazo garrantzitsutzat har dezakegu. Lan honetan, ingurumen-arazo honi konponbide bat ekar diezaiokeen polimero biodegradakorrak erabiltzea proposatzen da. Gaia nahiko berria denez, material berri hauek hobeto ezagutzeko eta izan dezaketen garrantziaz ohartzeko ezinbestekoak diren hainbat gai aztertzen dira: plastikoak eta ingurumena, lehengai berriztagarriak, polimero biodegradakor eta jangarrien egungo garapen mailak, eta janarietarako bilduki eta ontzietarako beharrezkoak diren materialen ezaugarriak.

Abstract 142 | PDF Downloads 133

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Polimero biodegradakorrak, Polimero jangarriak

Atala
Ale Arrunta