Argi polarizatu zirkularra igortzen duten molekula kiral adimenduak Smart quiral emitters of circularly polarized ligth

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-07-2023
Ainhoa Oliden-Sánchez Natalia Casado Edurne Avellanal-Zaballa Rebeca Sola-Llano Leire Gartzia-Rivero Jorge Bañuelos Prieto

Laburpena

Modu zirkularrean polarizatuta dagoen argia xurgatzeko eta batez ere igortzeko gai diren molekula zein material kiralen garapena egungo gaia da kimikan eta materialen zientzietan. Izan ere, biomolekula ugari kiralak dira eta horien portaera nabarmen aldatzen da enantiomeroaren arabera. Hori dela eta, argi polarizatu horrekin lortzen den sentikortasuna eta bereizmena argi ez-polarizatuarekin lortzen dena baino handiagoa da. Kimika organikoaren inguruan egindako aurrerapenek kromoforo enantiomeriko puruen lorpena ahalbidetzen dute, bai eta horien oinarrizko egitura molekularraren birmoldaketa ere euren ezaugarri fotonikoak hobetzeko asmoz. Segur aski, dikroismo zirkularra eta zirkularki polarizatutako luminiszentzia duten molekula kiral organiko ezagunenak BINOLa eta helizenoa dira. Hala ere, hainbat erronka gainditu behar dira horien portaera optikoa hobetzeko. Adibidez, interesgarria izango litzateke lan egiteko zonalde espektrala ultramoretik ikusgaiko alde gorrira eramatea eta horien ahalmen fluoreszentea handitzea luminiszentzia polarizatuaren distira suspertzeko. Helburu horiek lortzeko BODIPY izeneko koloratzaileak aproposak izan daitezke, horien kimika eta egitura aldakorrari esker eskaera kiroptikoen arabera egitura molekularrean aldaketak egin daitezkeelako. Hain zuzen ere, lan honetan BODIPY kromoforoan oinarrituta garatutako bi estrategia aurkezten dira kiraltasun moldagarria lortzeko; helikoBODIPYak eta BINOL-O-BODIPYak. Hurrengo lerroetan diseinu molekularraren motibazioa eta sistema optikoki aktibo bezala jarduteko dituzten gaitasunak eztabaidatzen dira.

Abstract 61 | PDF Downloads 49

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

kiraltasuna, polarizazio zirkularra, fluoreszentzia, koloratzaile organikoak

Atala
Ale Arrunta