EPR paradoxatik Bell-en Teoremara

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
David Brizuela Cieza

Laburpena

Bere lehen pausoak eman zituenetik kuantikak eraso asko jasan ditu; izan ere, naturaren ikuspegi oso berezia eskeintzen digu, betidanik onartu izan diren hipotesi asko hankaz gora ipiniz. Lan honetan teoria horrek jasan zuen eraso bortitzenetako bat aztertzen da: EPR paradoxa hain zuzen. Paradoxa honek kuantikaren lokaltasun eza agerian uzten du, baina lokaltasun hori ez da erlatibitateak eskatzen duena. Paradoxak bi aukeren artean erabakitzera behartzen gaitu: kuantika teoria osoa da ala ez da. Ez bada teoria osoa eraikitzeke dagoen teoria boteretsuago baten aitzindaria da eta teoria berri horrek kuantikak baino informazio gehiago emango liguke aztertzen ditugun sistemei buruz. Teoria osoa bada, berriz, eskuragarria den informazio guztia ematen digu kuantikak. Bi aukera horien artean esperimentalki aukeratzeko Bell-ek bere izeneko ezberdintzak argitaratu zituen. Esperimentuak egin dira eta, dirudienez (nahiz eta oraindik fisikari askok esperimentuei beste interpretazio batzuk ematen dizkieten hauen emaitzak ez onartzeko) kuantika teoria osoa da eta ez da existitzen bera baino informazio gehiago eskein dezakeen teoriarik.

Abstract 183 | PDF Downloads 129

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

EPR paradoxa, BELL-en teorema, Fisika teorikoa

Atala
Ale Arrunta