Fisioterapia tratamenduen eragina endometriosiak sortzen duen minean: berrikuspen sistematikoa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Endometriosia emakumeetan ematen den gaixotasun ginekologiko kroniko, ohiko, onbera, hanturazkoa eta estrogeno mendekoa da. Gaixotasun honetan funtzionalki aktiboa den ehun endometriala uterotik kanpo eratzen da, horrek hantura kronikoa eragiten du. Sintoma nagusiak min pelbikoa eta antzutasuna dira, bizi kalitatean eragin handia izaten dutenak. Ikusita askotan gaixotasun honen tratamendurako fisioterapiaren erabilpena enpirikoa dela, berrikuspen sistematiko hau egin nahi izan da endometriosia diagnostikatuta duten emakumeen minaren tratamendurako zein fisioterapia-tratamendu dauden, eta hauek lortutako emaitzak aztertzeko ebidentzia zientifikoaren arabera. Bilaketa bibliografikoa egin zen “Endometriosis”, “Physical Therapy Modalities” eta “Physical Therapy Specialty” terminoekin osasunarekin lotutako 6 datu-baseetan. Bertan, endometriosia diagnostikatuta duten mina tratatzeko fisioterapia metodo edo teknikak erabili zituzten ausazko entsegu klinikoak bilatu ziren, ingelesez edo gaztelaniaz idatziak. Kalitate metodologikoaren balorazioa PEDro eskalaren bidez burutu zen. Azkenean, 7 azterlan aukeratu ziren hauen kalitate metodologikoa egokia edo ona izanik; batek bakarrik kalitate metodologiko eskasa zuen. Guztira 320 parte-hartzaile aztertu zituzten eta aztertutako fisioterapia metodoak, Thiele masajea, TENS-a (kutaneoa eta akupuntura modukoa), nerbio bagoaren elektroestimulazioa eta akupuntura izan ziren. Azterlan guztiek minaren edo minarekin erlazionatutako sintometan hobekuntzak estatistikoki esanguratsuak aurkitu zituzten. Endometriosiak sortutako min sintomen tratamendurako dauden fisioterapia-tratamenduak ebidentzia zientifikoan oinarrituta Thiele masajea, TENS-a (kutaneoa eta akupuntura modukoa), nerbio bagoaren elektroestimulazioa eta akupuntura dira, eta guztiek minaren gutxipena eragin zuten ebidentzia zientifikoaren arabera.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
endometriosia, mina, fisioterapia, emakumea

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.