Zelulen ugalketa gliometan. PCNA eta ki-67-ren adierazpena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
Koro Alkiza Begoña Adán José Vicente Lafuente

Laburpena

Garuneko tumorerik ohikoenak gliomak dira. Tumore hauek aztertzerakoan irizpide histologiko batzuk kontuan hartzen dira. Ezaugarri hauen arabera tumorearen diagnostikoa eta prognostikoa ematen da. Metodologia hau zenbait kasutan ez da oso zehatza izaten, ordea. Hau dela eta, azkeneko urteotan tumoreen hazkundea isla dezaketen beste metodo berri batzuk ikertzen ari dira, zelulen ugalketaren adierazle gisa erabiltzeko asmoz.

Lan honen xedea da zelulen ugalketaren azkerketa bat egitea. Honetarako 76 glioma desberdin bildu ziren (20 I astrozitoma, 14 astrozitoma anaplasiko, 34 glioblastoma multiforme, 4 oligodendroglioma eta 4 oligoastrozitoma). Ondoren, Proliferating Cell Nuclear Antigen (PCNA) eta ki-67 antigenoen analisia burutu zen; izan ere, bi proteina hauek ugaltzen ari diren zeluletan soilik azaltzen dira. Jasotako emaitzak tumoreen histologiarekin erlazionatu ziren. Dela PCNA, dela ki-67-rekiko erreaktibotasuna glioma gaiztoenetan areagotzen zela ikusi zelarik, bi antigeno hauek zelulen ugalketaren adierazle onak direla ondorioztatu zen.

Abstract 58 | PDF Downloads 133

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

gliometa, Zelulen ugalketa

Atala
Ale Arrunta