Atomoaren eta egitura atomikoaren ekarpenak XX. mendean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
XX. mendean, naturaren ezagutzan hainbat lorpen izan dituen zientziaren arlo bat aztertuko da, egitura atomikoan oinarrituriko zientzia, hain zuzen ere. Lana, ikuspegi historiko batetik idatzita dago. Bide hori aukeratu da XX. mendean zientziaren eraikuntzan buruturiko lan itzelaz irakurlea errazago jabetu dadin. Beraz, hipotesi atomikotik eta X izpien aurkikuntzatik abiatuz, zentzuzko lehen atomo-ereduak, eta fisika klasikoaren eragozpenak deskribatzen dira. Ondoren, mekanika kuantikoaren lehen hastapenen eraginak aztertu eta, kuantikaren iraultzari bide ematen zaio. XX. mendearen lehen erdia, mende osoko aurrerapen garrantzitsuenetako batekin amaitu da, transistorearen asmakuntzarekin hain zuzen. Asmakuntz horrek bai maila zientifiko-teknikoan bai ikerketa egiteko eran izan dituen ondorioak ere aztertzen dira. XX. mendearen bigarren zatia deskribatzeko, supereroankortasuna eta ingeniaritza kuantikoa aukeratu dira. Adibide horien bitartez, naturaren oinarrizko legeak ongi ezagutu arren, naturak bere baitan gordetzen dituen hainbat egoera aurreikustea ezinezkoa dela azaltzen saiatzen gara, hori izan baita XX. mendeak utzi digun ondorioetako bat. Lana amaitzeko, nanometroeskalan, fisika, kimika eta biologiaren artean gertatzen ari den uztarketa laburki deskribatzen da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Atomoa, Atomoaren egitura