IRITZI-ARTIKULUA: Marileisis sufre (IV) oxidozko atmosferan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-07-2011
Asier Larrinaga Larrazabal

Laburpena

Euskal Telebistako euskara gaitzik larrienek jota bide dago. Azken urtean bakarrik, euskalgaizto atergabea, dialektizidioa, hizkera tonubakarra, euskañolkeria eta babelizazioa diagnostikatu dizkiote. Gaitz horietariko batzuk aztertzeko, aurkituko dut aldizkari hau baino egokiera hoberik eta, beraz, zientzia eta teknologia ukitzen dituen arazo batez baino ez naiz mintzatuko, terminoei dagokien tokiaz. Izan ere, zientzi aditu euskaldunek babelizazioa antzeman/leporatu diote ETBko euskarari. Oraindik ez dut ondo ulertu madarikazio biblikoa Iurretako txoriaren gainera jausi den, ala Iurretako txoriaren txioa bera den madarikazioa. Hurrengo lerroetan argitzen ahaleginduko naiz, eztabaidaguneetara oraindik gutxitan atera den galdera bat ateraz: esparru espezializatuetatik kanpora zabaldu diren adigaiak izendatzeko, termino batez baliatu behar dugu nahitanahiez komunikazio- egoera guztietan?

Abstract 154 | PDF Downloads 162

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Euskal telebista

Atala
Ale Arrunta