Konposatu kannabinoideak terapia gehigarri gisa esklerosi anizkoitzaren tratamendurako Cannabinoid-based add on therapies for multiple sclerosis treatment

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 15-04-2024
Aitziber Uribe Alba Ortega-Álvarez Andrés Mateo Baraibar
Susana Mato
Ana Bernal-Chico

Laburpena

Esklerosi anizkoitza (EA) hanturazko gaixotasun kroniko bat da, neuronen eta axoien kalte progresiboa eta desmielinizazioa eragiten dituena. Heldu-gazteen artean desgaitasun neurologikoen arrazoi nagusia da, eta emakumeengan duen prebalentzia handiagoa da. Eritasunak gaixoen bizi-kalitatea nabarmen aldatzen du, desgaitasun sintoma ugari dituelako. Izan ere, egungo tratamenduek hantura murrizten, dute baina ezin dituzte sintomak erabat konpondu, ezta aurrera egitea eragotzi ere. Cannabis sativa landaretik datozen konposatu kannabinoideek efektu terapeutikoak dituzte EA eredu preklinikoetan, eta hainbat hamarkadatan zehar tratamendu potentzial gisa aztertu izan dira ohiko terapien osagarri gisa. Berrikuspen bibliografiko honen helburu nagusia da konposatu kannabinoideek ohiko terapien tratamendu osagarri gisa erabiltzeak onura terapeutikorik ekartzen dien EA duten pazienteei zehaztea. Horretarako, bilaketa bibliografiko bat egin zen PubMed datu-basean, eta 2010-2022 bitartean itsu-bikoitzean egindako saiakuntza klinikoak baino ez ziren hautatu. Saiakuntza horiek EA paziente helduak barne hartu behar zituzten, gehienak emakumeak izanik, eta kannabinoideetan oinarritutako terapien erabilera tratamendu konbentzionalen erabileraren osagarri gisa ohiko terapien erabilera bakarrarekin alderatu behar zuten. Azkenik, iragazteko irizpideak aplikatu ondoren, 12 artikulu aztertu ziren; Δ9-tetrahidrokannabinol (THC) eta kannabidiol (CBD) konposatuen konbinazio ezberdinak erabiltzen zituztenak. Emaitzek erakutsi zuten konposatu kannabinoideak aukera bat izan litezkeela EAren tratamenduan, bizi-kalitatean izan ditzaketen ondorio positiboetan oinarrituta, eta sintomen hobekuntza potentzialean oinarrituta, espastizitatearen gaineko onura argia nabarmenduz. Hala ere, saiakuntza kliniko gehiago behar dira, inklusio-irizpide zehatzagoak/zorrotzagoak dituztenak, eta kannabinoideen formulazio desberdinak eta gaur egun gutxien aztertutako sintomak aztertuko dituztenak.

Abstract 186 | PDF Downloads 109

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Esklerosi anizkoitza, konposatu kannabinoideak, saiakuntza klinikoa

Atala
Ale Arrunta