Gizatasunaz eta pentsamendu teknologikoaren ibilbideaz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-09-17
Jon Mentxakatorre Odriozola

Laburpena

Testu honetan, ordenagailua eta adimen artifiziala agertzeko ezinbesteko izan den Mendebaldeko kontzientziaren historia egingo dugu, eta, horretarako, halabeharrezko izango zaigu, labur bada ere, logika giza gogoetetan nola sartu zen ezagutzea, une jakin batean giza eremutik atera eta makinen eremuan txerta zedin. Hau da, logika giza pentsamenduan nola sartu, nola errotu eta nola atera den aztertuko dugu, eta azalduko dugu ibilbide horrek gizatasunari zer ondorio eragin dizkion eta gaurgeroko joera nagusiak zein izango diren. Gure sakoneko abiapuntua honako hau da: adimen artifizialaren makina transhumanismo modernoaren ekarpenik nabariena da. Gizakiaren baieztapena edo ezeztapena jokoan daude nihilismoak itzalitako garai honetan. Testu honen helburua, beraz, adimen artifizialaren agerpenak berak, erabilera jakinak baino lehen, aspaldiko galderaren aurrean dakarrena aztertzea da: zer da gizakia?

Abstract 115 | PDF Downloads 78

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Adimen artifiziala, Filosofia, Logika, gizakia

Atala
Ale Berezia