Diodo organiko argi-igorlea: aurrekariak, bilakaera eta gaur egungo egoera Light emitting organic diode: antecedents, evolution and state of the art
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Diodo argi-igorleak (ingelesez Light Emitting Diodes, LED) duela berrogei urte ezagutu ziren. Berehala piztu zuten arreta industriarako balizko propietateak edukitzeagatik. Haien erabilera ugaria da eguneroko bizitzan eta eremu teknologikoan; esaterako, gailu-pantailetan edo, oro har, argiztapenean. Ohiko lanparekin alderatuz, energia gutxiago kontsumitzen dute, eraginkorragoak dira eta iraunkortasun handiagoa dute. Ezaugarri horiek oso aproposak dira aurrerapen teknologiko jasangarria bermatzeko. Energiaren aurrezpenak, esaterako, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea dakar. Bestalde, hirietan, kale-argiteria LEDean oinarritutako lanparez ordezkatzen ari dira, eta gero eta pantaila gehiagok LED bitartez funtzionatzen dute. LED organikoek (OLED) berebiziko interesa bereganatu dute, merkeak direlako eta dituzten ezaugarriak erraz moldatu daitezkeelako molekula-egituraren diseinua dela medio. Argi-iturri hauek elektrolumineszentzia delako fenomenoan oinarritzen dira. Horretarako, elektroiak eta hutsuneak elektrodo ezberdinetan zehar garraiatzen dira geruza aktiboraino, eta hor konbinatzen dira koloredun argia igorri ahal izateko. Argitalpen honek OLEDen bilakaera berrikusten du, hasierako gailu aitzindarietatik gaur egungo teknologia aurreratuetaraino. Arreta berezia eman zaio material elektroaktiboen argi-igorpenaren mekanismoari (fluoreszentzia, fosforeszentzia, fluoreszentzia atzeratua eta hiperfluoreszentzia), bai eta belaunaldi ezberdinetako OLEDen indargune eta ahulezien azterketari. Amaitzeko, OLEDen etorkizuneko erronkak gainditzeko estrategia berritzaileak aztertu dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
diodo argi-igorlea, molekula organikoak, fosforeszentzia, fluoreszentzia

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
http://orcid.org/0000-0002-8444-4383