Eraikinen energia-jarrera modelatzeko simulazio dinamikoa. Energia-ziurtagirien balioztapena Trnsys softwarearen bidez
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Hirien energia-kontsumo handiak bistaratzen du eraikuntza-sektorean energia-efizientzia hobetzeko beharra. Behar horren aurrean, Europako, Estatuko edo tokiko energia-araudiak bultzatzen dira, hala nola eraikinak A-tik G-ra kalifikatzen dituen energia-ziurtagiriaren beharra, zeinak energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa eta CO2 isuriak ebaluatzen dituen. Bestalde, askotan ez dira ezagutzen energia-portaera baldintzatzen duten funtsezko aldagaiak, eta, kasu horietan, datu horiek balioetsi edo defektuz ezarri behar dira. Lan honek traba hori gainditzea du helburu, eta energia-aldagai ezezagunak doitzeko metodo sinple bat proposatzen du. Ereduzko ikerketa-kasu gisa «C» energia-kalifikaziodun Gernika-30 izeneko eraikina modelatu da Trnsys softwarearen bitartez, eta ondoren haren instalazio termiko zentralizatua optimizatu. Berokuntza-eskaria kalkulatzeko bero-galeren eta -irabazien arteko oreka-ekuazioa aplikatzen da, eta ezagutzen errazak diren eraikinaren geometria, orientazioa eta bero-transferentzia koefizienteak definitzen dira. Gainerako aldagaien doiketak, alegia, infiltrazio- eta aireztapen-galerak zein okupazio-, argiztapen- eta ekipo-irabaziak, oinarrizko sei doikuntza-etapatako emaitzetatik lortzen dira, betiere Eraikingintzaren Kode Teknikoaren jarraibideak aintzat hartuz. Emaitzen arabera, barne-irabaziek energia-kontsumoa % 72 murrizten dute, eta aireztapen-galerek, berriz, % 24 igo. Saiakuntza horiek erreferentziatzat hartzen dira eraikinaren azken eredu adierazgarria doitzeko. Ondorioz, simulazio dinamikoaren gaitasuna funtsezko tresna gisa agertzen da energia-kontsumoa optimizatzeko eta energia-birgaitzeko estrategiak garatzeko, eraikinen iraunkortasuna eta epe luzeko efizientzia sustatuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Energia-etiketa, doiketa prozesua, Trnsys, energia-efizientzia

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.