Bazkatze estentsiboaren eta edoskitzaroaren eragina behor-esnearen kalitate nutrizionalean Effect of grazing and lactation stage on mare milk nutritional quality
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Luis Javier R. Barron
María Ángeles Bustamante
Noelia Aldai
Laburpena
Behor-esneari ezaugarri osasungarriak egozten zaizkio Asian zein Europan, baina oraindik ez da haren osaera kimikoa guztiz ezagutzen. Beste animalia-espezieren esnea aztertu denean ikusi denez, esnearen kalitatea hainbat ekoizpen-faktoreren menpe dago. Tamalez, behor-esnearen kalitatea aztertu duten ikerketek sarritan ez dute haien eragina kontuan hartu. Hori dela eta, maneiu-sistemak eta edoskitzaroak behor-esnearen kalitatean daukaten eragina aztertzea izan zen ikerketa honen helburua. Horretarako, hiru abeltegitako hemezortzi behorren esne-laginak jaso ziren edoskitzaro osoan zehar (sei hilabete). Abeltegien arteko ezberdintasun nagusia haien maneiu-sistema zen: lehenengoan, larratze-denbora motza zen; bigarrenean, larratze-denbora luzea zen, eta bazka belar onduarekin osatzen zen; eta hirugarrenean, larratze-denbora luzea zen, baina belar siloratuarekin osatzen zen bazka. Laginen osaera orokorra eta mineralen, bitaminen, gantz azidoen eta polifenol totalen edukia aztertu zen teknika analitiko aurreratuak erabiliz. Esnearen ahalmen antioxidatzailea ere aztertu zen. Datuen analisi estatistikorako pausoen bidezko analisi diskriminatzailea erabili zen. Bai maneiu-sistemak, bai edoskitzaroak eragina izan zuten behor-esnearen kalitate nutrizionalean. Oro har, maneiu-sistemak esnearen gantz azidoen profila aldatu zuen, eta larratze-denbora luzea gantz azido onuragarrien (omega-3 poliasegabeen) edukia altuagoa izatearekin erlazionatu zen batez ere. Bestalde, edoskitzaroaren amaieran batez ere mineralen, gantz azidoen, proteina totalaren eta bitamina batzuen edukia murriztu zen. Lortutako emaitzen arabera, edoskitzaroaren hasiera-erdialdeko esnea eta larreetan bazkatu zuten behorrena izan ziren kalitate nutrizional handienekoak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Ekido, larratze, Euskal Herriko Mendiko zaldia, esnearen kalitatea, equid, milk quality, pasture, Basque Mountain Horse

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.
https://orcid.org/0000-0001-8754-8578