Emaginek haurdun dauden emakumeen aho-osasunari buruz duten ezagutzaren azterketa. Ikerketa pilotua EAEn
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Haurdunaldiak amaren aho-osasunean eragina izan dezake, eta, hala, haurraren jaiotzan efektu kaltegarriak izan ditzateken ahoko gaitxotasunekiko sentikortasuna handitu dezake (adb. periodontisarekiko sentikortasuna). Bi ondorio kaltegarri dira haurrak garaia baino lehenago jaiotzea eta jaioberriak pisu baxuegia izatea. Ahoko gaixotasunek haurdunaldian dakartzaten arriskuak ezagunak diren arren, Espainian mugatua da, % 15 baino baxuagoa, haurdunen aho-osasuneko arreta espezializatua jasotzeko eskaria. Emaginen kolektiboak harreman estua du haurdunekin jaio aurreko eta jaio osteko bisitetan; beraz, prebentzio-neurri egokiak ezartzeko, funtsezkoa da haurdunaldiko aho-osasunari buruzko haien ezagutza ebaluatzea. Horregatik ikerketa honen helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoko emaginen lagin batean oinarrituta, haurdun dauden emakumeen aho-osasunari buruz zer dakiten ezagutzak zehaztea. Zeharkako behaketa deskriptibo bat egin da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko emagin aktiboei 2023ko abendua eta 2024ko otsaila bitartean autoebaluazioko galdetegi bat betetzeko gonbidapena egin zaie. 84 emaginek hartu dute parte ikerketan, eta modu anonimoan bildutako datuak Statistical Package for the Social Sciences software (SPSS) erabiliz aztertu dira. Lortutako puntuazioak 0tik 10erako eskala batean adierazi dira, eta, ondoren, Stanine eskala aplikatuz, parte-hartzaileak hiru ezagutza-mailatan sailkatu dira: eskasa, moderatua eta oso ona. Ikerketa honen emaitzek adierazi dute emaginei garrantzitsua iruditzen zaiela amaren aho-osasuna sustatzeari buruzko gomendioak haurdunaldiko eta puerperioko arretarako praktika klinikoko gidetan sartzea. Horrez gain, emakume haurdunen aho-osasunerako protokolo espezifiko bat izateko interesa adierazi dute. Ondorio gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko emaginek emakume haurdunen unari buruz duten ezagutza-maila moderatua da bakarrik, eta, beraz, ezagutza-maila hori hobetzeko neurriak hartu behar dira. Ikusitako emaitzen arabera, haurdunaldietan egin daitezkeen prozedurei buruzko ezagutza indartu daiteke eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, bereziki prebentzio-neurriei dagokiena.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Haurdunaldia, jaioberria, emagina, aho-osasuna, aho-osasuneko programa eta praktika klinikoko gida

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.