Eskola-jazarpenaren arrisku- eta babes-faktoreak ikuspegi biopsikosozialetik: berrikuspen narratiboa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-07-04
Lierni Tolosa Nerea Lertxundi Iribar
Ane Arregi
Izaro Babarro

Laburpena

Eskola-jazarpena haurtzaroan ohikoena den jokabide agresiboa da, eta ikasle batek beste ikasle baten ekin-

tza negatiboak modu iraunkorrean eta berariazkoan jasaten dituenean edo horretarako arriskua duenean gertatzen da. Gai-

nera, eskola-jazarpenaren prebalentzia eta inpaktua kontuan hartuta, osasun publikoko arazotzat jo dute zenbait adituk.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan haurren % 16,8 biktima, erasotzaile edo erasotzaile-biktima direla balioesten da. Bestalde, haur eta nerabeen ongizate eta garapenean ondorioak eragin ditzake, besteak beste, funtzio exekutiboen garapen urriagoa eta arazo afektibo-emozionalak. Ildo horretan, lan honetan jaso dira eskola-jazarpena agertzeko probabilitatea areagotzen edo murrizten duten aldagai biologiko, psikologiko eta sozialak. Hala, sexua, adina eta hormonak dira eskola-jazarpenean eragin dezaketen aldagai biologikoak. Era berean, arrisku- edo babes-faktore izan daitezkeen aldagai psikologikoak dira zailtasun kognitiboak, gaitasun sozialak, adimen emozionala eta egokitzapen soziala, autoestimua, enpatia eta erresilientzia. Aldagai sozialei dagokienez, azkenik, eskola-aldagaiak, familia-aldagaiak, komunitatea eta maila sozioekonomikoa daude; baita bestelakoak ere, hala nola ariketa fisikoa, obesitatea edo sexu- eta genero-identitatea. Hortaz, eskola-jazarpenaren prebentzioa eta esku-hartzea hobetzeko, beharrezkoa da kausazko harremanak ezarri ahal izateko ikerketa-diseinuak erabiltzea, baita aldagaien arteko elkarrekintzak aztertzea ere.

Abstract 211 | PDF Downloads 144

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

eskola-jazarpena, arrisku- eta babes-faktoreak, psikosoziala, familia, hormonak

Atala
Ale Arrunta