Sinapsitik mielinara: Autismoaren espektroko nahastearen mekanismo integratzaileak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-09-01
Irune Ugarte-Arakistain María Villafranca-Faus Carla Peiró-Moreno Stefano Calovi Maria Domercq

Laburpena

Autismoaren espektroko nahastea (AEN) etiologia genetiko handiko neuro-garapeneko nahasmendua da, gutxi gorabehera munduko biztanleriaren % 1,5-2ri eragiten diona. Ikerketek autismoaren arrisku aleloetako mutazioak sinaptogenesian eta funtzio sinaptikoan erabakigarriak direla ezarri badute ere, azkenaldian ikusi da ­AENaren etiologiak glia-zeluletan ere perturbazio nabarmenak dakartzala, zehazki, oligodendrozitoen desberdintzapenean eta mielinizazioan. Berrikuspen honek gaur egungo ebidentziak sintetizatzen ditu, AENari lotutako aldaera arruntek eta arraroek funtzio neuronalean, oligodendrozitoen zelula aitzindarien bereizketan (OPC) eta oligodendrozito mielinizatzaile helduen eraketan nola eragiten duten jakiteko. Ikerketen arabera, Shank3ren mutazioak mielinaren ultraegitura eta gene-adierazpena kaltetzen du eta Chd8ren mutazioek eskualdearekiko espezifikoa den OPCaren desberdintzapena eten eta garuneko substantzia zuriaren garapenean eragiten dute. Gainera, azken ikerketek adierazten dute OPCen eta parbalbumina-positibo diren interneuronen arteko komunikazio sinaptiko anormalak, GABA-B hartzaileen eta TWEAK bezalako zitokinen bidezkoa denak, garrantzia duela AENaren patogenesian. Prozesu glial eta neuronalak integratuta, berrikuspen honek AENaren fisiopatologiaren eredu osoagoa eskaintzen du, eta mielinizazioa berritzeko eta konektibitate funtzionala hobetzeko glia-zelulei zuzendutako hurbilketa terapeutiko berriak erakusten ditu.

Abstract 174 | PDF Downloads 116

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Autismoaren espektroko nahastea, mielinizazio-defizitak, oligodendrozitoak, neurona-glia interakzioak.

Atala
Ale Arrunta