Ugalkortasun-arazoetan erabilitako teknikak eta neurogarapenaren arazoak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-12-11
Miren Martinez de Antoñana Jon Ander Santas-Martín Guadalupe Rivero

Laburpena

Ugalkortasun eza honela defini daiteke: ugalkortasun-adinean dagoen bikote batek babesik gabeko sexu-harreman erregularrak izan ondoren haurdun geratzeko ezintasuna edo haurdun geratu ondoren haurra galtzea. Ugalkortasun ezari aurre egiteko hiru estrategia terapeutiko nagusi bereizten dira: terapia farmakologikoa, terapia kirurgikoa, eta lagunduriko ugalketa-teknikak (Assisted Reproductive Techniques, ART). ARTek haurren osasunean duten eragina etengabeko kezka da. Ikerketa batzuek adierazten dute teknika horien bidez jaiotako haurrek ondorio neuropsikiatrikoak edukitzeko aukera gehiago dituztela. Beraz, lan honen helburuak izan dira ART eta haurrengan Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren (AEN) edo Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasmenduaren (AGHN) neurogarapen-arazoen arteko lotura aztertzea, eta aurreko erlazioetan eragin dezaketen nahasmen-faktore posibleak identifikatzea. 2015. urtetik aurrera Pubmed datu-basean argitaratutako aurreranzko edo atzeranzko kohorte edo kasu-kontrolen ikerketen artean, AENren eta AGHNren emaitzak aztertzeko zortzi eta bost ikerketa aukeratu ziren, hurrenez hurren. Ikerketa gehienek ARTen erabilera AEN-arrisku handiagoarekin lotu zuten arren, doikuntzen ondorengo emaitza gehienak ez ziren estatistikoki esanguratsuak izan. Bi artikuluk mikroinjekzio espermatiko intrazitoplasmatikoaren (Intracytoplasmic Sperm Injection, ICSI) teknika AEN-arrisku nabarmenagoarekin lotu zuten, in vitro ernalkuntza eta haurdunaldi espontaneoekin alderatuz. AGHNri dagokionez, ikerketek ez zuten ARTen eta AGHNren arteko loturarik aurkitu. Ikerketetan nahasmen-faktore ezberdinak aztertu ziren, eta garrantzitsuenak gurasoen ugalkortasun-arazoak, erditze goiztiarra eta haurdunaldi anizkoitzak izan ziren. Jasotako datuek ART (bereziki ICSI) eta neurogarapen-nahasteen arteko loturaren inguruko ikerketa gehiagoren beharra iradokitzen dute.

Abstract 143 | PDF Downloads 90

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Lagunduriko ugalketa teknikak, Autismo Espektro Nahastea, Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastea, Mikroinjekzio espermatiko intrazitoplasmatikoa, Ugalkortasun eza

Atala
Ale Arrunta