Nanopartikula magnetikoak bakterioetan eta giza zeluletan: tratamendu pertsonalizatuak diseinatzeko giltzarria
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Nanopartikula magnetikoen eta giza zelulen arteko elkarrekintza hainbat faktorek eragindako prozesu konplexua da, tartean izanik nanopartikulen konposizioa, haien gainazaleko estaldura eta zelulen ingurumena. Orain arte nanopartikulak sintetizatzeko gaitasuna soilik bakterio magnetotaktikoek zutela uste zen arren, giza zelulek burdinazko nanopartikulak degradatzeko eta askatutako burdinarekin partikula berriak sintetizatzeko gaitasun handia erakutsi dute. Beraz, aurkikuntza horrek burdinaren metabolismoari eta zelulen desintoxikazioari buruzko ikuspegi baliotsua eskaintzen du. Nanopartikula magnetikoen bilakaerari buruzko ikerketek haien diagnostiko eta terapiarako potentzialaren inguruko ulermen sakonagoa eskaintzen digute, batez ere minbiziaren tratamenduan eta neurodegenerazioaren arloan. Bakterio magnetotaktikoetan egindako ikerketek prozesu horiek giza zeluletan nola gauzatzen diren ulertzen lagundu gaitzakete.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
nanopartikula magnetiko, biodegradazioa, nanopartikulen biosintesia, bakterio magnetotaktikoak

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.