Kutsatutako uretan metal astunen detekziorako arkatz minan oinarrituriko sistema elektrokimikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-05-20
Teresa Carranza Pedro Guerrero Koro de la Caba Maialen Uribarrena Arrese-Igor

Laburpena

Grafitozko arkatz mina arrunt bat erabiliz, kostu baxuko sistema elektrokimiko sinple bat garatu zen ur disoluziotan Pb(II), Cu(II) eta Co(II) ioien detekzioa egiteko. Arkatz mina elektrodoaren portaera elektrokimikoa ziklo-boltametria bidez aztertu zen [Fe(CN)₆]³⁻/⁴⁻ disoluzio batean eta elektrodoarekin ondo definitutako erredox puntak lortu ziren, beira karbonozko elektrodo estandar batekin lortutakoen antzekoak, prestatutako elektrodoaren jarduera elektrokimikoa baieztatuz. Pultsuzko boltametria diferentziala (DPV) erabili zen metal-ioiak detektatzeko eta 0,44 ppm-ko, 0,60 ppm-ko eta 0,74 ppm-ko detekzio mugak lortu ziren arkatza minazko elektrodoarekin Pb(II)-rentzako, Cu(II)-rentzako eta Co(II)-rentzako hurrenez hurren. Elektrodo hau gai izan zen ioiak bakarka zein nahasteetan detektatzeko, nahiz eta nahastean Co(II) eta Cu(II)-ren arteko puntak gainjarri haien detekzioa eragotziz. Arkatz minazko elektrodoak beira karbonozko elektrodoak baino korronte baxuagoak eta linealtasun txikiagokoak erakutsi bazituen ere, ingurumenaren in situ eta kostu baxuko monitorizaziorako errendimendu itxaropentsua erakutsi zuen. Emaitza hauek grafitoan oinarrituriko eta eskuragarritasun erraza duten materialen potentziala erakutsi dute uretan metal astunen detekzioa egiteko.

Abstract 40 | PDF Downloads 12

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta