Heste-azal ardatza: mikrobiotak hesteetako eta azaleko gaixotasunetan duen eragina.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-09-29
Arrate Artetxe-Arbaizagoitia Manoli Igartua-Olaechea
Rosa María Hernández
Sara Hernando Revilla

Laburpena

Hesteetako gaixotasun inflamatorioak, hala nola Crohn-en gaixotasunak eta kolitis ultzeradunak, digestio-traktuari ez ezik, hesteetatik kanpoko zeinuei ere eragiten die; horien artean, larruazaleko alterazioak nabarmentzen dira. Artikulu honek hesteetako osasunaren eta larruazalaren arteko erlazioa aztertzen du, mikrobiotak heste-azal ardatzean betetzen duen zereginean zentratuz. Datu-base ezberdinetan burututako azterketa bibliografiko eguneratu baten bidez, hesteetako desorekak edo disbiosiak gaixotasun dermatologikoen (psoriasia, dermatitis atopikoa eta aknea, esterako) agerpenean izan dezakeen eragina aztertzen da, mekanismo immunologiko, metaboliko eta neuroendokrinoak nabarmenduz. Halaber, mikrobiota osasuntsu bat osatzen duten mikroorganismo nagusien asaldurak zehazten dira, eta interakzio horretan hesteetako mikrobiotaren bidez azalari eragiten dioten hainbat faktore, hala nola dieta, prebiotikoak, probiotikoak eta zenbait farmakoren administrazioa. Inplikatutako komunikazio-mekanismo fisiopatologiko nagusiak heste-disbiosia, modulazio immunitarioa eta D bitaminaren eta metabolito ezberdinen seinaleztapena dira. Hauen bidez, heste-azal ardatzaren bi organoen komunikazioa azaltzen da, eta nola batean ematen diren alterazioak bestean islatzen diren. Bestalde, mikrobio-oreka berrezartzean oinarritutako estrategia terapeutiko berriak ere ikertzen dira, erradiazio ultramorea (UV), azalerako terapia gisa, eta probiotikoen erabilera potentziala nabarmenduz. Zenbait ikerketek eta aurretik aipatutako tratamendu-estrategiek agerian utzi dute heste-azal ardatzaren bi organo nagusien erlazio estua, eta larruazaleko zenbait patologietan sintomatologia hobetu daitekeela mikroorganismo-andui ezberdinen administrazioari esker. Hori dela eta, etorkizunean probiotikoen erabilera planteatu ahal izango da patologia hauen tratamendu gisa eta larruazaleko gaixotasunen tratamendu farmakologikoen laguntzaile bezala. Hala ere, horrek guztiak ikerketa eta azterketa gehiago eskatzen ditu, orain arte egindako entseguen mugak kontuan hartuta.

Abstract 42 | PDF Downloads 22

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Crohn-en gaixotasuna, hesteetako mikrobiota, hesteetako gaixotasun inflamatorioa, heste-azal ardatza, larruazalaren mikrobiota

Atala
Ale Arrunta