Nola lagun gaitzakete erleek kandidiasiari aurre egiten?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Onddoek talde dibertsoa osatzen dute, eta funtsezko eginkizunak dituzte ekosistemetan eta gizakiaren bizitzan. Hala ere, garrantzi handiko infekzioak ere eragin ditzakete gizakiarengan. Onddo patogenoen artean Candida generoa ohikoena da, eta bai azaleko infekzioak bai kandidiasi inbaditzaileak eragin ditzakete, azken horiek hilgarriak izan daitezkeelarik. Kandidiasi izeneko infekzio horiek gero eta kezka handiagoa sortzen dute, intzidentzia handia dutelako eta diagnostikorako zein tratamendurako aurkezten dituzten erronkengatik. Infekzioen kudeaketa terapeutikoa bereziki zaila da, bakterioek sortutako infekzioak tratatzeko sendagaiak ez bezala, eskuragai dauden sendagai antifungikoen kopurua oso mugatuta delako. Gainera, Candida espezieen ohiko tratamenduekiko erresistentziak gero eta ugariagoak dira, eta horrekin batera, normalean erabiltzen diren antifungikoekiko sentikortasun murriztua duten espezie berriak agertzen ari dira; hori dela eta, sendagai berriak bilatzea lehentasunezkoa da. Testuinguru honetan mikroorganismoen aurkako peptidoak (AMPak ingelesezko sigletan) bezalako molekula naturalak nabarmentzen dira. AMPak izaki bizidun gehienen berezko immunitate-sisteman topatzen diren proteinak dira eta bakterioen, birusen eta onddoen aurkako jarduera dute. Animalia-jatorria dutenen artean erleek sortzen dituztenak aipagarriak dira; gutxi ezagutzen diren adibide bat erregina-jelean aurkitzen diren jeleinak dira, Candidaren aurkako jarduera antifungiko itxaropentsua aurkeztu dutenak. Haien ezaugarriei esker jeleinak eta beste AMP batzuk hautagai baliotsuak dira sendagai berriak garatzeko, eta, etorkizunean, antifungikoen errepertorio mugatua zabal dezakete, eta mikroorganismo erresistenteak kontrolatzen lagun diezagukete.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Kandidiasia, Mikrobioen aurkako peptidoak, onddoen aurkako jarduera, erleak

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.