Usaimen-neuroepitelioa: biomarkatzaileak bilatzeko tresna berria psikiatrian

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-10-27
Paula Unzueta Larrinaga Ane Gonzalez-Uriarte Leyre Urigüen Luis F. Callado

Laburpena

Gaur egungo psikiatriak behaketetan eta pazienteen portaeraren deskribapenetan oinarritzen ditu bere diagnostikoak. Zoritxarrez, klinika psikiatrikoak ezin du markatzaile edo alterazio behagarririk erabili diagnostikoa zehazteko, adibidez, neuroirudi-tekniken edo laborategi-frogen bidez, espezialitate mediko gehienetan gertatzen den bezala. Testuinguru honetan, beharrezkoa da gaixotasun hauen mekanismo molekularrak eta euren adierazle diren biomarkatzaileak aurkitzeko eredu eraginkorrak lortzea.

Hau lortzeko, azken urteetan eredu zelular berri bat proposatu da nerbio sistemaren leiho gisa: usaimen neuroepitelioa. Epitelio honen oinarritik zelula amak erauztearen bidez, neuronak lor daitezke markatzaile molekular intraneuronalen egoera zuzenean aztertu ahal izateko. Izan ere, gaur egun paziente zein kontrol osasuntsuen usaimen neuroepitelioaren laginak modu anbulatorio ez-inbasiboan erauzteko aukera dago, eta honen bidez, aintzindari neuronalak eta neuroesferak hazi daitezke ikerkuntzan beharrezkoak diren eredu zelularrak lortzeko. 

Beraz, usaimen neuroepitelioa erabiliz, gaixotasunaren etiologia ulertu, diagnostikoa hobetu, tratamenduaren jarraipena egin edo botika berrien garapena bultzatu ahal izango dugu.

Abstract 14 | PDF Downloads 6

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Biomarkatzaileak, usaimen neuroepitelioa, neuronak, gaixotasun mentalak

Atala
Ale Arrunta