Mikrobiotan oinarritutako esku-hartzeek autismoaren espektroko nahasmenduan duten eragina: oxitozina eta portaera sozialaren berrikuspen sistematikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-08-24
Naira Garate del Castillo Ane Otaegui-Chivite
Miriam Gorostidi-Aicua
Maider Muñoz-Culla

Laburpena

Mikrobiota-heste-garun ardatzak garrantzi handia hartu du azken urteetan neurogarapeneko nahasmenduen ulermenerako. Hori dela eta, berrikuspen sistematiko honen helburua mikrobiota eraldatzen duten esku-hartzeek (probiotikoek eta hesteetako mikrobiotaren transplanteek) Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten pertsona edo animalien oxitozina mailak eta sintoma sozialak hobetzen dituzten aztertzea da. Berrikuspen honek PRISMA 2020 jarraibideak hartu ditu oinarritzat. Horrela, lanen azken bilaketa 2025eko apirilean egin zen PubMed, Web of Science, APA Psycinfo eta Scopus datu-baseetan. Bilaketen ondoren, lanak hautatzeko honako irizpideak erabili ziren: AENdun lagina izatea, mikrobiotan oinarritutako interbentzioak erabiltzea eta oxitozina mailak eta/edo sintoma-sozialak neurtzea. Irizpideetan oinarrituta azkenean animaliekin edo gizakiekin egindako 11 artikulu hautatu ziren (12 ikerketekin). Animalia ikerketetan, probiotikoek oxitozina mailak eta portaera soziala  hobetzen dituztela ikusi da, batez ere arretan. Gizakien kasuan, ordea, emaitza heterogeneoak aurkitu dira: orokorrean ez da oxitozina mailen hobekuntzarik ikusi eta portaera soziala kasu batzuetan baino ez da hobetu. Probiotiko bidezko esku-hartzeek potentzial terapeutikoa erakutsi dute animalietan. Gizakien kasuan, berriz, ezin da ondorio garbirik atera. Etorkizuneko ikerketetan neurgailuen homogeneotasuna, laginaren tamaina eta sexuaren araberako ezberdintasunak aintzat hartzea funtsezkoa izango da AENdun pazienteen bizi-kalitatea hobetuko duten tratamendu eraginkorrak aurkitzeko.

Abstract 0 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Autismoaren espektroko nahasmendua, hesteetako mikrobiota, oxitozina, portaera soziala, mikrobiotan oinarritutako esku-hartzeak

Atala
Ale Arrunta